XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) horixe da... primeran!
Ikusten, zeinen ondo geratzen den?
Hortxe nagoela dirudi!
-Ama! Ama!
-Begira!
-Gurekin dagoela ematen du!
-Begira!
Aspaldian ez zuen mutikoa hain pozik ikusten.
-Esan diot Aitorri, amatxo, argazkiek ez dutela sekula gezurrik esaten.
-Nire tokia hemen dago, zuekin, eta Aitorren jaunartze egunean hemen egon behar nuen, eta horrexegatik jarriko ditugu nire argazkiak dagokien tokian, konforme, ama?
Konforme zegoen.
Aitor galdera sakonak egiten hasten zenerako albumean ondo itsatsita egongo ziren aitaren argazkiak.
Denborak eta hautsak batera horituko zituen, erabat berdindu.
Eta oroimenak egin ohi dituen jolas gaizto horietakoren batek Aitorri errezelo susmagarriak ekartzerako, pentsatuko zuen historia sinisgarriren bat.
Karlosi begira, bi hilabete barru ezkontzekotan zen neska gazteaz oroitu zen Pilar.
-Ez dutela sekula gezurrik esaten!
-Ez al da egia, amatxo?